Laudio eta Amurrioren artean jokatuko dute Arabako Herrien arteko txapelketaren hurrengo jardunaldia

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko uzt. 10a, 09:04
Iazko txapelketako talde argazkia. / Herriaren

10:30ean  hasiko dira partidak Aretako frontoian, baina segurtasun neurri ugari egongo dira ikusleei begira. Orotara, 128 lagun elkartu ahalko dira harmailetan gehienez, Herriaren Pilota Elkarteak zehaztu duenez.

Aretako Herriaren pilota elkarteak partidak antolatu ditu igande honetarako. Arabako Herri arteko 50. Txapelketa jokatzen ari da taldea, eta asteburuan izango dute hurrengo norgehiagoka herrian bertan. Gainera, eskualdeko pilotariak arituko dira nor baino nor, Amurrio eta Laudioren artean izango baita partida, 10:30ean.

Hirugarren jardunaldia izango da asteburu honetakoa, Herriaren Pilota Elkarteak sare sozialetan aipatu duenez:

Aretan ere, segurtasun neurri ugari

Oharrean azaldu dutenez, aforoa mugatua izango da. Hain zuzen, 128 lagun sartu ahalko dira gehienez, eta ezingo dira eseri. Sarrera eta irteera berezituak jarri dituzte, eta eskuak garbitzeko eskatu. "Partida ikusteko derrigorrezkoa da musukoaren erabilera", zehaztu dute, baita 1.5 metroko distantzia errespetatzea ere. Mugak kontrolatzeko eserlekuak markatu dituzte, eta horietako batzuk "libre geratu behar dira". Dena den, familiakideek batera egoteko aukera izango dute, "binaka egon ahal izango dira".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide