Legebiltzarrerako hauteskundeak ari dira ospatzen gaur -uztailak 12- Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eskualdean aldaketa ugari egon dira gainontzeko deialdiekiko; izan ere, koronabirusa dela eta zenbait neurri ezarri dituzte.
Hala ere, segurtasun eta osasun baldintzak ez dira oztopo izan, eta goizetik ehunka aiaraldear bertaratu dira ordezkariak aukeratzera.
VOXek eta PPk ordezkaritza bidali dute Laudiora Estatu Espainiarreko hainbat zonaldetatik, eta lehenengoek institutuan zein Latiorro ikastetxean atera dute argazkia, Macarena Olona diputatuarekin.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya eta Aitor Aspuru Saez.