DATUAK HERRIZ HERRI

Legebiltzarreko hauteskundeak Aiaraldean: emaitzak eta bilakaera

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko uzt. 13a, 00:13
Presentzialki zein postaz bozkatu dute aiaraldearrek. / Aiaraldea.eus

Emaitzak argitaratu ahala eguneratuko dira artikulua eta infografiak. EAJ gailendu da Laudion, Amurrion, Orozkon, Urduñan, Aiaran eta Okondon; eta EH Bildu Arakaldon zein Arrankudiaga-Zollon. EAEko hauteskundeetako azken lau agintaldietako botoen bilakaera ikusteko egin klik hemen.

Legebiltzarra eratzeko hauteskundeak ospatu dira gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hala, euskal parlamentua nortzuk osatuko duten erabakita geratuko da datozen orduotan.

Arakaldon, EH Bildu garaile 

Arakaldon 117 biztanle egon dira bozkatzera deituak. EH Bilduk 27 boto eskuratu ditu, EAJk 24, Elkarrekin Ahal Duguk 8, Berdeak 1 eta PACMAk 1. Baliogabe bakarra egon da, eta zuririk ez. Parte hartzea %53.85ekoa izan da, eta abstentzioa %46.15ekoa:

 

Arrankudiaga-Zollon EH Bildu puntan

Arakaldon bezala, EH Bildu gailendu da Arrankudiaga-Zollon ere. Bi udalerri horietan EAJk irabazi zituen 2016ko EAEko hauteskundeak. Aurten, baina, EH Bilduk 264 boto jaso ditu, EAJk 219, Elkarrekin Ahal Duguk 16, PSE-EEk 10, PP+C's-ek 7, Voxek bi eta beste alderdiek 6. Orotara, 528 herritar bertaratu dira bozkatzera:

 

 

Okondon EAJ nagusi

Okondon EAJ izan da alderdi hautatuena, 270 lagunei esker. EH Bilduk 181 boto jaso ditu, Elkarrekin Ahal Duguk 36, PSE-EEk 24, PP+C'sek 16 eta Voxek 6. Gainontzeko alderdiak 5 herritarrek aukeratu dituzte. Parte hartzeari dagokionez, %61.32 batu dira deialdira, eta abstentzioa %38.38koa izan da:

 

 

Urduñan EAJ lehen indarra

Urduñan aurreko lege-agintaldiko joera mantendu da; EAJk irabazi du 896 botorekin eta EH Bildu izan da bigarren indarra (698 boza jasota). PSE-EEk 142 hautapen lortu ditu, Elkarrekin Ahal Duguk 103, PP+C's-ek 72 eta Voxek 32. Beste alderdiek 28 pertsonen babesa jaso dute. Guztira, %61.33koa izan da parte hartzea; eta abstentzioa, berriz, %38.67koa. 

 

 

 

Aiara jeltzaleentzat

Aiaran ere ez da ezusteko handirik egon, EAJ izan da indartsuena 685 botorekin. EH Bilduk 430 boto metatu ditu, PSE-EEk 89, PP+Cs-ek 69, Elkarrekin Ahal Duguk 87 eta Voxek 30. Beste alderdiak 27 bizilagunek hautatu dituzte. Parte hartzea %62.45ekoa izan da; eta abstentzioa, ondorioz, %37.55ekoa.

 

Orozkon EAJ garaile

Orozkon jeltzaleak nagusitu dira 657 botorekin. EH Bildu izan da bigarren indarra 410 bozekin. Gainontzekoan, Elkarrekin Ahal Duguk 71 kideren babesa bildu du, sozialistek (PSE-EEk) eta PP+C's-ek 32 botorekin berdindu dute emaitza, eta Voxek 7 kideren bultzada izan du. Alderdi txikiek ere izan dute presentzia, 20 lagunek egin baitute euren alde. Parte hartzea %60.32koa izan da, eta abstentzioa %39.68koa.

 

 

Amurrion EAJk eutsi dio goiari

Amurrion jeltzaleak izan dira bultzada gehien izan dutenak legebiltzarrerako, 2.034 lagunena hain zuzen. EH Bilduk 1.596 boto eskuratu ditu, PSE-EEk 464, Elkarrekin Ahal Duguk 290, PP+C's-ek 193 eta Voxek 104. Bestelako alderdiak, berriz, 129k aukeratu dituzte. Parte hartzeari dagokionez, abstentzioa %38.25ekoa izan da, %61.75 bertaratu baitira hautesontziak betetzera.

 

 

Artziniegan lehia estua

Artziniegan 25 botoko aldea egon da EAJ eta EH Bilduren artean, eta jeltzaleak nagusitu dira. Hain zuzen, 323 boto jaso dituzte, EH Bilduk 298, Elkarrekin Ahal Duguk 50, PSE-EEk 51, PP+C'Sek 16 eta Voxek 25. Beste alderdiei, aldiz, 18 herritarrek eman diete babesa. Parte hartzea %61.40koa izan da, eta abstentzioa %38.60koa.

 

Laudion EAJ irabazle

EAJ izan da lehen indarra EAEko hauteskundeetan Laudion, 3.197 herritarrek hautatu dute alderdia eta. EH Bilduk 2.395 boto jaso ditu, PSE-EEk 933, Elkarrekin Ahal Duguk 567, PP+C's-ek 425 eta Voxek 147. Parte hartzea %54.41ekoa izan da, eta abstentzioa %45.59koa.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide