Aretako frontoia izan zen atzo Aiarako eskupilota taldeen derbiaren lekuko. Arabako Herrien arteko 50. Txapelketan ari dira parte hartzen eskualdeko pilotari gazteak. Kadeteen kategorian 22-10 irabazi zuen Laudiok, baina gazteen eta nagusien kategorietan 15-22 eta 2-22 gailendu ziren, hurrenez hurren, amurrioarrak.
Rafa Olabarria memoriala, bertan behera
Horrez gain, udan zen jokatzekoa Rafa Olabarriaren omenezko memoriala bigarren urtez. Alabaina, koronabirusaren ondorioz eten egin dute txapelketa: "Aurtengo egoerak ez digu bermatzen Rafa Olabarria txapelketaren III. edizioa egitea. Beraz, bertan behera utzi behar izango dugu. Gure pilota-eskolako pilotarientzat egindako txapelketa zen, eta oraindik ez dira entrenatzen hasi. Ea laster entrenamenduak berreskura ditzakegun eta aurrerago zerbait egiteko aukera dugun".