Peregaña Igoeraren "ospatuko gabeko edizioa" oroitu dute argazki zaharren bidez

Uztaileko lehen larunbatean egin ohi da lasterketa, baina aurten bertan behera utzi dute Koronabirusaren izurriteagatik. 2021ean jarduerari inoiz baino gogotsuago eutsiko diote, antolatzaileek aurreratu dutenez.

Uztailaren 11n egitekoa zen txapelketa herrikoia. Zazpigarren edizioa izatekoa zen, baina COVID-19 birusa dela medio ezin izan da gauzatu. Hargatik,  Retes Lantenoko irudi zaharrekin gogoratu zuten eguna antolatzaileek, Auñamendi Eusko Entziklopediaren bidez. "Ziur gaude hurrengo urtean inoiz baino gogo gehiagorekin itzuliko garela korrika zein dantza egitera eta gure herriko jaiaz gozatzera. Bien bitartean, osasuna mundu osoarentzat".

Ehunka lasterkari batzen ditu Peregaña igoera mendi probak. Erretes Tuteran da hitzordua, jaien barruan. Alabaina, maiatzean iragarri zuten aurtengo ekimena alboratzeko erabakia. Arabako mendi lasterketako kopa herrikoia baztertu zuen orduan Arabako Federazioak, eta Peregañaren igoerako antolatzaileek proba zein jaiak bertan behera utziko zituztela iragarri zuten: "Bihotz bihotzez espero dugu bizi dugun egoera ahalik eta lasterren pasatzea, eta datorren urteko uztailaren lehen larunbatean denok berriz elkartzea jai eta kirol egun batean Erretes Lantenon".

Aurreko edizioetako irudiak hemen ikusgai

Aiaraldea Komunikabidea probaren babesle izan da urte luzez. Aurreko edizioetako argazki galeriak ekoitzi ditu batetik, eta ikus-entzunezkoetan ere jaso izan du ekimen jendetsua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide