Igotzen jarraitzen du langabeziak Aiaraldean, oso leunki, baina etengabe. Maiatzean 2.784 langabe erregistratu zituen Lanbidek eskualdean. Ekainean, aldiz, 2.833 ziren, 49 gehiago. Igoera, esan bezala, ez da oso handia, baina kontuan hartu behar da maiatzean konfinamendua indarrean zegoela, eta ekainean ireki zirela berriz eskualdeko saltoki eta taberna gehienak. Gauzak hala, esanguratsua da langabeziaren gorako joera mantentzea.
Hala ere, herri guztietan ez da joera hori mantendu. Laudion, Arakaldon, Amurrion, Okondon eta Orozkon igo egin da langabezia, baina eskualdeko gainontzeko herrietan txikiagotu egin da langabe kopurua.
Langabezia-tasa handiena Amurriokoa da (%17,2) eta baxuena, aldiz, Orozkokoa (%4,5).
Hemen ikusi daiteke datuen alderaketa herriz herri:

Langabeen ezaugarriei dagokionez, badaude herri guztietan errepikatzen diren joera batzuk: gehienak emakumeak dira, eta zerbitzu sektorean aritutakoak dira lanik gabe geratu diren arte.