Aitor Sanchez eta Asier Larrinaga Herriaren taldeko kideek irabazi dute Arabako trinkete txapelketa. Viteri eta Herrero izan zituzten aurkari, pala larruz. Alabaina, aiaraldearrek 40-34 irabazi zieten asteburuan jokatutako finalean. Gasteizen izan zen partida, eta koronabirusa medio aforoa egokitu zuten, 36 ikusle bakarrik baimenduta. Pandemiak harrapatu zuen bete-betean finalaren eguna, eta ondorioz, atzeratu egin behar izan zuten atzoko norgehiagoka.
Herrien arteko txapelketan aurrera
Ez da izan hori, ordea, asteburuak utzitako berri on bakarra Herriaren klubarentzat. Izan ere, Arabako Herrien arteko txapelketan aurrera egitea lortu dute, Zigoitiako pilotariak garaitu ostean. Sare sozialetan eman dute horren berri: