Bidali zure irudia udako argazki lehiaketara!

Irailaren 20 arte egongo da lanak aurkezteko epea. Erabiltzaileen boto bidez erabakiko dira hiru saridunak: Mundua, Aiaraldea eta taldekako modalitateetako irabazleak. Sariak Arbizuko kanpingean gau bateko egonaldia (Mundua), Gorbea aterpetxean gaua eta gosaria (Aiaraldea) eta Kumeak jatetxean 2 lagunentzat dastaketa menua (talde argazkiak) izango dira.