Sarek ostiralean egingo du Urduñatik Durangora udako "bizikleta martxa". Euskal presoei elkartasuna adieraztea eta dispertsioa salatzea izango dira helburuak, eta kirola zein aisialdia uztartuko dituzte horretarako. Izan ere, bizikletaz osatuko dute Urduñatik Durangorainoko bidea. Tartean, eskualdea zeharkatuko dute txirrindulariek; Amurrio, Luiaondo, Laudio eta Arrankudiaga, hain zuzen:

Arabako bira
Datorren ostegun eta ostiralean, berriz, "Arabako bira" antolatu du eragileak, 1.186 kilometro betetzeko erronkarekin. Abuztuaren 1ean bukatuko da Gasteizen, eta Arabako zenbait herritan irteerak egingo dituzte. Laudion, esaterako, uztailaren 30ean Goikoganera ibilaldia prestatu dute, eta Amurrion 31n postua jarriko dute:
