Aretako Jaiak

“Balkoi eta leihoetan Aretako bandera jartzera eta topa egitera gonbidatzen zaituztegu”

Txabi Alvarado Bañares 2020ko uzt. 24a, 07:30
Aurten ez dira Aretako jaiak ospatuko. / Aiaraldea.eus

Jai batzordeak ez du ekintzarik antolatuko asteburu honetan, baina Aretako jaiak ospatzeko deia luzatu die bizilagunei. 

Aretako Jai Batzordeak oharra plazaratu du aurten jairik antolatuko ez dutela gogorarazteko.  “Heltzear dago uztailaren 26a, Santa Ana, aretarrontzat data esanguratsua”, azaldu dute, “2020 honetan, aurretik esan bezala eta COVID-19ak sortutako egoera dela eta, Aretako Jaiak 2020 bertan behera uztea erabaki dugu”.

“Erabaki onena” izan dela argudiatu dute batzordeko kideek: “irizpide bera mantentzen dugu era formal zein informalean parte hartzea sustatzen duten ekitaldi eta ekintzarik ez ospatzearen inguruan”. 

Udalaren ekintzak

Jai batzordeko kideek aipatu dute udalak hainbat ekintza egingo dituela jaien datetan, “uda dinamizatzeko”. Baina gogorarazi dute jai batzordeak ez duela ekintzarik egingo eta  “garbitasun neurriak zein segurtasun distantziak” mantentzeko deia luzatu diete herritarrei. 

Ospatzeko deia

Hala ere, jaiak ospatzeko gonbita luzatu dute batzordeko kideek: "Asteburuan zuen balkoi eta leihoetan Aretako bandera jartzera animatu nahi zaituztegu, intimitatean  elkartu eta  'aretakoak' bezala bereizten gaituenagatik (jaiak, Santa Ana, Errepublika, independentzia, familia, lagunak... ) topa egitera”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide