Bilera egin dute gaur goizean Amurrio, Laudio, Aiara eta Okondoko gobernuburuek eta Aiarako Kuadrillako presidenteak Amurrion. “Tubacex enpresak Laudion eta Amurrion dituen lantegietan ehun kaleratze baino gehiago egingo dituela iragarri ondoren sortutako egoera baloratzeko eta horren inguruko kezka agertzeko” bildu dira, EAJk ohar batean plazaratu duenez.
Tubacexen erabakiak eskualdean izan dezakeen eraginaz mintzatu dira, eta tokiko instituzioetatik garatu daitezkeen politikak izan dituzte hizpide.
Horrez gain, Aiara, Okondo, Laudio, Amurrio eta Artziniegako udaletan adierazpen instituzional bat proposatzea adostu dute, “kaleratzeek kaltetutako enpresako langileei babesa adierazteko”.