Aiaraldea, Sareren "Izan bidea" bizikleta ekimenaren lekuko

Erredakzioa 2020ko uzt. 24a, 16:35

Urduñatik Arrankudiagarainoko bidea osatu du eskualdean Sareren ekimenak. Urduñatik Durangora izan da udako zeharkaldiaren bigarren etapa.

9:00etan atera dira txirrindulariak Urduñako Foru plazatik. Alde Zaharrean herritarren animo eta txalo artean ekin diote bideari, eta Saratxoko bihurguneak igarota iritsi dira Amurriora. Luiaondotik Laudiora jarraitu dute segidan, eta Arakaldo atzean utzita Arrankudiagan agurtu du ekimena eskualdeak. Hala ere, Durangoraino kirolzale ugari animatu dira.

Datorren astean ekimen gehiago

Datorren astean, Amurrion eta Laudion jarraituko dute presoen askatasuna eskatu eta dispertsioa salatzen. Hain zuzen, 30ean Goikogane mendira ibilaldia egingo dute, eta 31n postua kokatuko dute Amurrion.

Argazkiak: Aiaraldea.eus, Sare

Erredakzioa: Izar Mendiguren Cosgaya

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide