Bere bosgarren diskoa plazaratu SINMAS taldeak. Muerto por dentro da lanaren titulua, eta bideoklipa egin dute izen bereko abestiarekin. Kanta berezia da, Pepe Godoyk idatzi baitu, haurra zenean futbol entrenatzaile baten eskutik jasan zituen sexu-abusuei buruz. Kantan ere abestu egiten du basauriarrak:
Olaia Nogalesek zuzendu du bideoa, eta Alain Garcia eta Galder Gomez aritu dira argazki zuzendari gisa eta Pako Revueltas eta Enriqueta Vegas, aldiz, aktore lanetan.
Ia bi hamarkadako ibilbidea
Laudio eta Artziniegako bi musikari dabiltza SINMAS taldean jotzen. 2002. urtean jaio zen proiektua, eta lehen urtean oso biziak izan ziren, lau urtetan hiru disko aurkeztu baitzituzten: Sinmas (2004), Fieles (2005) eta 4 Clavos (2008).
Handik sei urtera plazaratu zuten euren azkenaurreko lana: Desesperación (2017). Orain argitaratu duten lanak 12 kanta ditu eta Rock Estatal Records zigiluarekin atera dute.