ARGAZKIAK ETA BIDEOA

Hainbat ekintza egin dituzte Aretako jaietako asteburua girotzeko

Erredakzioa 2020ko uzt. 27a, 07:00

Aurten ez dira Aretako jaiak ospatu, baina udalak hainbat ekintza egin ditu asteburu honetan festa giroa bultzatzeko, segurtasun irizpideak jarraituta betiere.

Larunbat arratsaldean hiru jarduera egon ziren: Kokoriko Hezkuntza Faktoriaren ipuin-kontaketa, Arrizkuzubi taldearen herri kirol erakustaldia eta Aiarako Trikitilarien kalejira. 

Igandean, aldiz, mugarrien ohiko berrikuspen-ekitaldia egin zuten Laudio eta Arrankudiaga eta Zolloko Udaletako ordezkariek-. Alpitxu mendira igoera egin zen jarraian. 

Argazkiak: Joseba Amondo, Txomin Egiluz eta Txabi Alvarado

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide