Laudioko eta Aiarako Udalek adierazpen instituzionalak onartu dituzte Tubacexeko kaleratzeen kontra

Aitor Aspuru Saez 2020ko uzt. 28a, 19:15

Tubacexi, herritarrei eta erakundeei begirako adierazpenak onartu dituzte. / Aiaraldea.eus

Laudioko eta Aiarako Udalbatzek adostasuna lortu dute enpresari, sindikatuei eta gainerako erakunde publikoei eskatzeko euren eskuetan dagoena egiteko kaleratzeak gerta ez daitezen.

Aiarako Udalak pasa den astean eta Laudioko Udalak atzo aho batez onartu zuten adierazpen instituzionala plazaratzea Tubacex taldeak iragarritako neurrien aurrean. Izan ere, enpresak 150 lagun kaleratu ditzake uda bukatu bezain laster.

Bi udalen testuak antzekoak dira, zenbait puntutan ezberdindu arren. Hori bai, biek eskatzen diete enpresari eta sindikatuei elkarrizketa sozialaren bidez ahalegina egiteko kaleratzeak egon ez daitezen. Izan ere, Aiarako eta Laudioko Udalbatzek uste dute Tubacex enpresa oso garrantzitsua dela eskualdeko ekonomian. Zentzu horretan, espero dute enpresak lan egitea "aurreko ekoizpen mailak, enplegua eta kalitatezko lan baldintzak berreskuratzeko".

Horrez gain, gainerako erakundeei parte hartze aktiboa eskatu diete kaleratzeak ekiditeko; Arabako Foru Aldundiari, Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari. Zehazki, aldarrikatu dute Eusko Legebiltzarrean Aiaraldeko egoera sozioekonomikoari buruzko lan-taldea abiatu behar dela irailean.

Azkenik, herritar guztiei gonbidapena egin diete enpleguaren defentsan antolatzen diren mobilizazioak babesteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide