EGURALDIA

40 graduko tenperatura gainditu du gaur Aiaraldeak

Txabi Alvarado Bañares 2020ko uzt. 30a, 20:34
EAE osoan egon dira tenperatura altuak. / Euskalmet

Asteburuan tenperatura jaitsiko dela iragarri du Euskalmetek, eta igandean euria egingo duela.

Egun bereziki beroa izan da gaurkoa Aiaraldean. 40 graduko tenperatura egon da eskualdean eguneko zenbait unetan. 

Gardeako estazioan 28,5 gradukoa izan da airearen bataz besteko tenperatura. Termometroak 13:30ean jo du goia,40,1 gradura iritsita. Gutxiengo tenperatura, aldiz, 5:20ean jazo da: 17,9 gradu.

Aretako estazioan 26,8 gradukoa izan da bataz bestekoa. Maximoa 13:40ean jazo da (39,2º) eta gutxiengoa 5:10ean (17,2º). 

Untzuetako neurgailuek tenperatura baxuagoak erregistratu dituzte, baina kontuan hartu beharra dago 764 metroko altueran daudela: maximoa 34,9gradukoa izan da eta gutxiengo tenperatura 15,8 gradukoa, 00:40ean. 

Orozkoko estazioan 26,6 gradukoa izan da bataz bestekoa, 39,3 gradu egin ditu gehienez eta 18,1 gradukoa izan da gutxiengoa. Saratxon 27,8 gradukoa izan da batez bestekoa, 40,3 gradukoa maximoa eta 17 gradukoa gutxiengoa. 

Urduñan, ordea, 33,5 gradukoa izan da gehienezko tenperatura eta 20,2ºra jaitsi da termometroa eguneko unerik hotzenean. 

Hurrengo egunetako aurreikuspena

Euskalmeten arabera, bihar ez du horrenbeste bero egingo eskualdean. Tenperaturak 17 eta 28 gradu artean mugituko dira. Asteburuan apur bat gehiago jaitsiko dira, eta igandean euria egingo du, agentziaren iragarpenen arabera betiere. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide