15. bukatu du Gilen Albisuak Frantziako gazteen motor txapelketa

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abu. 3a, 09:43

Asteburuan izan da norgehiagoka. Emaitzarekin gustura azaldu da aiararra, "erritmoarekin pozik eta gogoz nago".

Zuatzako motor gidariak txapelketaz txapelketa igaro du uztaila. Asteburuan izan du azkena, eta 15. postua lortu du Frantziako gazteen txapelketan. Bi lasterketetan 17. eta 13. sailkatu zen. Azkenean, 15. geratu da sailkapen orokorrean. Alabaina, espainiar gidarien modalitatean 10. izan da bere taldean.

Uztaileko bigarren asteburuan, berriz, Toledon (Espainia) izan zen, Espainiako txapelketan. Montearagoneko zirkuituan gauzatutako lanari esker Espainiako txapelketan 16. izan zen.

Argazkiak: Gilen Albisua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide