Osakidetzak txostena plazaratu du gaur azken egunetako COVID-19ko kutsatuen berri emateko eta 5 kasu azaleratu ditu eskualdean.
Zehazki, ostiralean bat agertu zen Amurrion. Hurrengo egunean, abuztuaren 1ean, pare bat gaixo topatu zituzten Laudion eta atzo, ordea, diagnostiko berri bana Amurrion eta Artziniegan.
Gauzak horrela, hauek dira kutsatu kopuruak herriz herri, pandemia hasi zenetik zenbatuta:
- Laudio: 173
- Amurrio: 127
- Aiara: 65
- Urduña: 43
- Okondo: 7
- Orozko: 25
- Artziniega: 14
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 451