Kultur sorkuntza Aiaraldean

Terrazeoan: Leire Ugadiren olerkiak, Serapio Lopezen bertsoak eta Xabi Basterraren musika

Erredakzioa 2020ko abu. 3a, 20:00

Kultur sorkuntza izan da nagusi aste honetako Terrazeoan saioan. Xabi Basterra musikari laudioarrarekin egon gara lehenbizi, konfinamenduan zehar egin dituen sorkuntza lanen inguruan hitz egiten. Bere abestietako bat entzuteko aukera izan dugu gero. 

Ondoren, Leire Ugadi olerkari urduñarrarekin egon gara, bere idazketa prozesuaz mintzatzen. Olerki bat errezitatu digu elkarrizketaren amaieran.

Bukatzeko, Serapio Lopez bertsolari baranbioarrak azken hilabeteetan bizitakoak laburbildu dizkigu bertsotan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide