Amurrioko eta Laudioko alkateek Tapia Sailburuari adierazi diote kezkatuta daudela krisi honek Aiara bailarako enpleguan izango duen eraginagatik

Amurrio eta Laudioko Udalak 2020ko abu. 4a, 13:03
Ordezkari publikoen bileraren irudia. / Amurrioko Udala

Sailburuak eta alkateek Eusko Legebiltzarrean azaldu eta partekatuko den estrategia komun bat bultzatzeko konpromiso instituzionala adostu dute.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eta Josune Irabien eta Ander Añibarro Arabako Amurrioko eta Laudioko alkateek, hurrenez hurren, ezohiko bilera egin dute Lakuako egoitzan, Aiarako bailarak bizi duen egoera ekonomiko industriala elkarrekin aztertzeko.

Arabako eskualde hori, Ezkerraldeko eremu behartsuekin batera (Bizkaian) eta Oarsoaldean (Gipuzkoan), langabeziak gehien zigortutako eremuetako bat da, eta bi alkateek kezka azaldu dute, orain areagotuta, Tubacex enpresak iragarritako langile-doikuntzaren ondorioz, bi herrietako zati handi bat erabiltzen baitu.

Erakundearteko lan-plana
Hiru erakundeek adostu dute egiten ari ziren lan-ildoekin jarraitzea, eta, aldi berean, beste ekintza batzuk irekitzea, hiru alderditan ardaztuta: Irailetik aurrera, eskualdeko enpresa nagusiak bisitatu eta haiekin biltzeko asmoa dute, eskualdeko industria-osasunari buruzko informazio zehatza lortzeko asmoz.

Diagnostiko horri esker, krisia eskualdeko enpleguan izaten ari den eragina arintzeko ezarri beharreko jarduerak zehaztu ahal izango dira. Era berean, langabeen prestakuntzarekin eta enpresa-sarean hautematen diren premien araberako kualifikazioarekin lotutako ekimen posibleak baloratuko dira.

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez, abiarazitakoarekin bat etorriz, indarrean dauden programak berrikusiko dira malgutzea ahalbidetzeko, Indartu programarekin egin den bezala. Programa hori Europar Batasunak egoera ahulean dauden eremu katalogatuetan soilik aplikatzeko asmoarekin eta baimenarekin sortu zen, nahiz eta inbertsiorako diru-laguntzak ematen dituen programa hori bera berriro egokitu den langabezia-tasa handia duten eskualdeetan aplikatzeko, Aiaraldean, adibidez.

Azken batean, lehenengo bilera bat izan da, eta bertan, bertaratutakoek egokitzat jo dute Eusko Legebiltzarrean eratutako Aiaraldeko Ponentzia sozioekonomikoari berrekitea. Ponentzia horretan, Jaurlaritzak udalerriekin koordinatuta egiten dituen urratsak helaraziko dira eta talde politiko guztiekin kontrastatuko dira. Konpromisoa da aurrera egitea erakunde guztien eskutik, Arabako Foru Aldundia, enpresa-elkarteak eta ekonomia- eta enpresa-eragileak barne.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide