Urduña eta Bilbo arteko tren zerbitzua eten dute gaur arratsaldean, Arrigorriagan sute bat piztu delako, trenbidetik gertu zeuden sastraka batzuetan. Bizkaiko Foru Suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera eta, adierazi dutenez, sutea ez da oso handia izan. Baina, prebentzio neurri gisa, tren guztiak eten dituzte eta beste garraio batzuk erabiltzeko eskatu diete bidaiariei.
Suhiltzaileek 17:48ean adierazi dute sua itzali dutela.