Uztailaren erdialdean egin zuen publiko Ingurumen Ministerioko Idazkaritzak Comsa eta Nortunel enpresek eskuratu zutela Markixanako araztegiko kolektoreak egiteko esleipena.
Berez, azpiegiturako eraikina baino, kolektoreak instalatuko dituzte. Horretarako 21.073.135,5 euroko aurrekontua eta 3 urteko epea izango dituzte. 19,8 kilometroko ibilbidea sortu beharko dute, baita Luiaondoko ponpatze-estazioa eta Armuru, Olako, Zabalibar eta Murgako ekaitz urmaelak.
Kontratuaren sinaduraren ostean, lanen zuinketa berretsi behar da hilabete baten buruan eta lursail guztiak eskuragarri egonez gero, obra hasteko epea abiatuko da.