Istripua gertatu da gaur goizean Baranbion, elizaren parean, 10:30ak aldera. Motor batek auto baten aurka talka egin du eta gidaria, 41 urteko gizonezkoa, zauritu egin da. Ertzaintzak adierazi duenez, zaurituak hanketan hartu du mina eta larrialdi zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dute. Ez dute trafikoa moztu behar izan, bi ibilgailuak errepidetik kanpo geratu direlako.