Istripua izan du pertsona batek gaur Delikan, Nerbioiko ur jaiotzaren magalean. Ertzaintzak eta suhiltzaileek erreskatatu dute bizilaguna, sare sozialetan zehaztu dutenez: "Nerbioiko ur jauziaren inguruan pertsona batek istripua izan du. Larrialdi Zerbitzuek atera dute bertatik, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute", zehaztu dute.
Oraintsu inauguratu dute Delikatik ibaiaren sorburura doan ibilbidea, 5 kilometrokoa. Arriskeus Natur Arriskuak sare sozialetan ohartarazi duenez, lur jauzi ugari egoten dira bertan, "telebista edota garbigailu tamainako arrokak erortzen dira askotan". Hargatik, arrisku seinaleak jartzeko eskatu diete administrazio erakundeei.