Etenda dago Laudio eta Arrigorriaga arteko tren zerbitzua, trenbidean gertatutako gorabehera baten ondorioz.
Adifek eman du abisua, arratsaldeko laurak aldera. Hedabideek zabaldu dutenez, tren batek matxura izan du eta bidearen erdian geratu da. Bertan zeuden bidaiariak ebakuatu behar izan dituzte. Albiste hau eguneratu den azken orduan (20:30ak) tren zerbitzua etenda jarraitzen du eta autobusak jarri dituzte garraiorik gabe geratu diren bidaiarientzako.