Unitateko kideek adierazi dutenez, simak 10 metroko sakonera du eta animalien gorpu andana topatu dituzte barruan, “hainbat usteltze-fasetan”.
Poliziek gogorarazi dute animalien gorpuekin horrelakoak egitea legez kanpokoa dela eta isun handiekin zigortzen dela. “Udal eta Aldundiek animalien hilotzak jasotzeko zerbitzuak dituzte, eta horiek erabiltzeko deia luzatzen dugu”.