Hiru ekimen egingo ditu datozen egunetan eskualdean Sarek

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abu. 27a, 07:54
Urduñatik abiatu zen Euskal Herriko bizikleta zeharkaldia uztailean. / Aiaraldea.eus

Larunbatean mobilizazioa egingo dute Laudion. Igandean, berriz, mendi ibilaldia izango da Orozkon, "Izan bidea" dinamikaren barruan. 

"Ibiltarien sarea" osatu du udari begira Sarek, euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko. Ekimen ugari egiten ari dira Euskal Herrian zehar elkartasuna adierazteko.

Datozen egunetan bost ekitaldi egongo dira bailaran dispertsioa salatzeko. Abuztuaren 28an -hilabeteko azken ostirala- elkarretaratzeak egingo dituzte Amurrion eta Laudion 20:00etan. Larunbatean, aldiz, mobilizazioa deitu dute Laudioko Alberto Acero plazan 19:00etan, eta elkartasun postua kokatuko dute arratsaldean zehar toki berean. Musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da jarduera guztietan, eta osasun zen segurtasun neurriak errespetatu beharko dira.

Igandean, berriz, Orozkok hartuko du lekukoa. Hain zuzen, Kurtzegan aukeratu dute ibilaldia osatzeko. 10:00etan abiatuko dira Zubiaur plazatik. Irailaren 2an, ostera, kontzentrazioa deitu dute plaza berean Alaitz Aramendi presoak 13 urte daramatzala espetxean salatzeko.

Orain arteko ekimenak

Eskualdean ere jarduera ugari egin dira orain arte: uztailean Laudioko Goikogane gailurrera txangoa antolatu uzten, baita Urduña eta Durango lotu zituen bizikleta zeharkaldia ere:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide