Arlamendiko mintegiko horma konponduko dute auzolanean

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko abu. 29a, 11:33
Arlamendiko pareta konponduko dute auzolanean. / Aztarna

Baranbioko Arlamendiko eremua hobetzeko profesionalak eta boluntarioak arituko dira elkarlanean. Aztarna etnografia elkarteak gidatuko du proiektua. Pagoak eta haritzak inguruko herri eta baserrietan izateko baliatzen zen mintegia aintzina.

Baranbiotik 3 kilometrora dago, gutxi gorabehera, Arlamendi. Arriolamendi izenez ere ezaguna da ingurua, harrizko harrobiak ezaugarritzen baitu, batik bat. Bertan dago haztegia, eta hango pareta da konponduko dutena. Baranbiorena da lur horien jabetza, Zuiarekin muga egiten badu ere. Hargatik, Aztarna etnografia elkartea arduratuko da proiektua gauzatzeaz. Aurreratu dutenez, informazioa eragilearen webgunean plazaratuko dute. Auzolana baliatuko dute horretarako, jakinarazi dutenez.

Funtsezko mintegia

Arlamendiren funtzioa inguruetako herri eta baserrietan haritzak edo pagoak landatzeko baliabideak sortzea zen. "Mintegiak 5.000 metro koadro inguruko azalera du; horma 300 metro luze da, eta 2 metro garai. Hau da, 600 metro koadroko azalera du", adierazi dute Aztarnakoek. Izenak harrobiei egiten die keinu, "mintegia han eraiki zen, inguru hartan, 'Arri-ola-mendi'-n, harrizko harrobiak daudelako. Ez dago eraikuntzari buruzko daturik. Baina, dauden datu guztien arabera, XVIII. mendekoa da, eta 500 metro lehenago “mintegi zaharra” dago, Orozko udalerriarena". 

XVII.mendekoa da mintegia, eta Baranbiok 1901. urtean atera zuen enkantean mintegiaren aprobetxamendua azken aldiz

Gaur egun, harizti eta pagadi ederrak ikus daitezke bertan, Aztarnakoen hitzetan. Historikoki eta ekonomikoki ere ustiatu izan da espazioaren aberastasuna: "1901ean, Baranbiok azken aldiz atera zuen enkantean mintegiaren aprobetxamendua. Izan ere, Arlamendiko mintegia bakarra da haren tamaina eta eraikuntza kontuan hartuta".

Luiso Lopez Martinez erabiltzailearen argazkia.

Arlamendira nola heldu
Garrastatxutik abiatuta,  Arlamendirako ibilbidea 7,5 kilometrokoa da; "nahiko laua da, eta bi orduan egiten da, erraz". Luiso Lopezek eskura jarri du ibilbidea Wikiloc plataforma digitalean, ibilaldiaren argazkiak barne:

Powered by Wikiloc

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide