Garrastatxuko aldapetan erabakiko da Euskadiko Txirrindula Txapelketa larunbatean

Baranbion egindako lasterketa baten irudia. / Aiaraldea.eus

Kuskumendi talde amurrioarrak antolatu du proba.  Elite zein 23 urte azpiko zaleen kategorietan lehiatuko dira Arabako eta Euskadiko Txirrindula Txapelketak.

Euskadiko eta Arabako Txirrindula Txapelketek amaiera aldapatsua izango dute larunbatean Garrastatxuko maldetan. Elite eta 23 urte azpiko kirolariek parte hartuko dute lehian, eta Amurrioko Kuskumendi taldeak hartu du bere gain probaren antolakuntza, Arabako eta Euskadiko Federazioekin batera.

08:00etatik aurrera nabaria izango da epaileen, antolatzaileen zein txirrindularien presentzia Baranbion, baina10:00ak arte ez da abiatuko lasterketa, elizatik. 

Gero 137 kilometro inguruko ibilbidea bete beharko dute kirolariek, Arespalditzara 3 aldiz joanda eta Larrinbetik behin igarota. Lasterketa 13:30ak aldera amaitzea espero dute.

Segurtasun neurriak zorrotzak izango dira: parte-hartzaileek maskara jantzi beharko dute. Horrez gain, izen-ematean distantzia mantendu beharra dago, eta gel hidroalkoholikoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Azkenengo inskripzio aukera 08:00etan hasiko da, baina aurretik apuntatzeko deia luzatu dute antolatzaileek, internet bidez.

Aiaraldeko kirolzaleak

Antolakuntzan ez ezik, proban ere egongo dira eskualdeko kideak. Iñaki Pinedo Kuskumendi taldeko presidenteak aurreratu du 5 edo 6 txirrindulari aiaraldearrek eman dutela jadanik izena.

Horrez gain, eskualdeko hainbat taldeko boluntariok lagunduko dute hainbat ardura hartuta. Azkenik, segurtasun eta prebentzio neurriak jarraiki, publikoa ere espero dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide