Amurrioko pentsiodunek ez dute mobilizaziorik egin, ostiraleko zitarako gordeko baitituzte indarrak. Egun horretan elkarretaratzeak deitu dituzte sindikatuek EAEko lehen arretako zentro guztietan, 13:00etan, eta horietara batuko dira eskualdeko pentsiodunak.
Tubacexeko langileei elkartasuna
Agenda betea dauka Aiaraldeko pentsiodunen mugimenduko kideek aste honetan, ostegunean Tubacexeko langile batzordeak egingo duen mobilizaziora ere batuko baitira. Idazkia plazaratu dute deialdia babestu eta enpresa horretako langileei elkartasuna adierazteko. "Astelehenero plazetan gauden bezala, zuen ondoan izango gaituzue zuen lanpostuak defendatzeko egiten dituzuen mobilizazio guztietan", iragarri dute.