Osakidetzak eguerdian plazaratu du astean zehar egunero argitaratzen duen txostena, COVID-19aren zabalpenaren berri emateko. Aiaraldean joerak behera egiten jarraitu du eta astelehenean bi kasu baino ez baziren diagnostikatu, atzo bakarra izan zen, Laudion, alegia.
Edonola ere, EAEko ratioa berriro murriztu bazen ere -0,89tik 0,86ra jaitsi zen-, atzo 459 positibo agertu ziren, astelehenean 287 detektatu ziren bitartean. Zehazki, 46 kasu berri topatu ziren Araban, 237 Bizkaian eta 166 Gipuzkoan.
Zaintza intentsiboko unitatean 56 herritar daude, astelehenean baino bat gehiago, eta atzo 42 lagun ospitaleratu zituzten, 315 guztira.
Eskualdeko datuei dagokienez, udalerriz udalerri, hauek dira (pandemia hasi zenetik):
- Laudio: 264
- Amurrio: 169
- Aiara: 75
- Urduña: 63
- Okondo: 11
- Orozko: 35
- Artziniega: 35
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Aiaraldea: 651