PORRA

Nork uste duzu irabaziko duela Frantziako Tourra?

Erredakzioa 2020ko ira. 16a, 18:32

Maillot hau zozketatuko da porran parte hartzen duten Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideen artean. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea hedabideak porra abiatu du Frantziako Tourraren inguruan. Sari berezia zozketatuko da porran parte hartzen duten Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideen artean: Miguel Indurain, Julian Gorospe, Marino Lejarreta, Joseba Beloki, Abrahan Olano eta beste hainbat txirrindulari ezagunek sinatutako maillota. 

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkidea den Miguel Angel Brizuelak eman du maillota dohaintzan, gainontzeko bazkideen artean. 

Hemen klikatuta parte hartu daiteke porran. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide