Horren zein euren lan baldintzak murrizteko eta prekarizatzeko eskaintzaren aurrean, lanuztea egin dute, lantegien ekoizpena etenda. Horrez gain, 15:00etan ibilaldia hasi dute Amurrioko plazatik. 19:00etan manifestazioa egongo da Laudioko fabrikaren atetik abiatuta.
Amurrioko Udaletxeko langileek ere bat egin dute enpleguaren defentsarekin. Halaber, Tubacex taldeko langileek Tubos Reunidoseko hainbat kideren babesa jaso dute. Zehazki, Amurrioko enpresaren zubian bengalak eta suziriak piztu dituzte giza zutabea igaro denean. Gero protestara batu dira enpresa horretako beharginak.