Beste gauza batzuk ere irakurri daitezke hamabostekarian: Mikel Ayllon idazleari eginiko elkarrizketa edo Euskaraldiari buruzko erreportajea, besteak beste.
Ohikoan bezala, eskualdeko ikastetxe, taberna, saltoki eta topagune gehienetan eskuratu ahalko da agerkaria, doan. Horrez gain, eskualdeko herriguneetan zehar banaketa puntuak egongo dira, nork bere alea eskuratzeko aukera izan dezan.