Erosketa Karruselak abiatu dituzte Laudio eta Amurrion

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ira. 27a, 08:00
Raquel Beltran Buiza bizilagunari egokitu zitzaion Laudioko lehen bonoa. / Apill

12.000 euro zozketatuko dituzte guztira, 2.000 euroko sei bonotan banatuta.

Erosketa Karruselen dinamika jarri dute abian Apill eta Apymca elkarteek, beste urte batez. Laudio eta Amurrion tokiko merkataritza sustatzea da ekimenaren xedea. 12.000 euro zozketatuko dituzte horretarako herritarren artean, 2.000 euroko sei erosketa bonotan banatuta. Bonoen irabazleek goiz bakarra izango dute diru guztia gastatzeko, 126 saltokiren artean aukeratuta (72 Laudion eta 54 Amurrion). Saltoki horietan erosketak egiten dituzten bizilagunek txartel bana jasoko dute zozketan parte hartzeko. 

Laudion lehen zozketa irailaren 18an egin zen. Raquel Beltran Buiza bizilagunari egokitu zitzaion bonoa. Hurrengo bi zozketak urriaren 2an eta 16an egingo dira, hurrenez hurren. 

Amurrion, aldiz, bihar -irailak 28- egingo da lehen zozketa, eta urriaren 13an eta 26an hurrengoak. 

Antolatzaileek nabarmendu dute orain inoiz baino beharrezkoagoa dela tokiko merkataritza babestea, “COVID-19ak sortutako zailtasunak guztion artean gainditzeko”.

Hemen topatu daiteke Laudioko dinamikaren inguruko informazio gehiago, eta hemen Amurriokoari buruzkoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide