Andrea Herrera, Iñaki Tera eta Oskar Sanchezek irabazi dute Udako Argazki Lehiaketa

Erredakzioa 2020ko urr. 2a, 17:46
Andrea Herrerak eginiko argazkiak jaso ditu boto gehien taldeko argazkien kategorian. / O.S.A.

116 irudi aurkeztu dira guztira Aiaraldea Hedabideak udan zehar eginiko ekimenera.

Aiaraldea Hedabideak antolatutako Udako Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. Asteazkenera arte egon da argazki gogokoenak bozkatzeko aukera. Gauzak hala, kategoria bakoitzean boto gehien jaso dituen irudiaren egilea izango da saritua. 

“Mundua” kategorian Oskar Sanchez Aldamak jaso ditu boto gehien (264), Gure oporretako altxorra izeneko argazkiarekin:

“Aiaraldea” kategorian, aldiz, Iñaki Terak Maroñori abuztuan eginiko argazkia izan da babes gehien jaso duena, 92 botorekin:

Talde argazkien kategorian, aldiz, Andrea Herrerak jasoko du saria, bere kuadrillarekin Alpitxun ilunabarrean ateratako argazkiagatik (10 boto): 

Sariak

Andrea Herrerak 2 lagunentzako dastaketa menua jasoko du Laudioko Kumeak jatetxean, 130 euroan zenbatetsitako saria. Iñaki Terak, aldiz, 2 lagunentzat gau eta gosari eskaintza jasoko du Gorbeiako aterpetxearen eskutik. Azkenik, Oskar Sanchez Aldamak Arbizuko kanpinean 4 lagunekin bungalowan gaua pasatzeko bonoa jasoko du. 

Aipatzeko da "Mundua" kategorian Finisterre irudiak ere emaitza oso onak jaso dituela, 243 boto jasota.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide