Hiru koronabirus kasu berri detektatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean, bana Laudion, Urduñan eta Okondon. Hala jakinarazi du osasun erakunde publikoak gaur eguerdian plazaratutako txostenean.
EAEn 336 gaixo berri topatu dira, 7.424 PCR proba eginda. Araban 52 kasu egon dira, Bizkaian 168 eta Gipuzkoan 112. Ratioa apur bat igo da, 0,92tik 0,95ra.
33 pertsona ospitaleratu zituzten atzo guztira. Zaintza Intentsiboetarako Unitatean, aldiz, 56 paziente daude.
Hauek dira eskualdean Osakidetzak topatu dituen positiboen kopuruak pandemia hasi zenetik kontatuta:
- Laudio: 278
- Amurrio: 182
- Aiara: 76
- Urduña: 71
- Okondo: 18
- Orozko: 35
- Artziniega: 37
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Aiaraldea: 698