Bestelako eduki batzuk ere topatu ahalko ditu irakurleak: Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Belate Olabarriari eta Oskar Gonzalez Mendia idazle eta irakasleari eginiko elkarrizketak edota datozen asteetan eskualdean egongo diren kirol probei buruzko informazioa, adibidez.
Gaur goizean iritsiko dira hamabostekariaren aleak inprentatik eta jarraian ekingo zaio banaketari, eskualde osoan zehar banatuko da boluntario sareari esker.