Atzo ez zen COVID-19 kasu detektatu eskualdean, Osakidetzak gaur eguerdian plazaratutako txostenaren arabera. Modu horretan, irailaren 30ean gertatutako errepikatu da, egun horretan ere ez zelako positibo berririk topatu. Hilabeteko gainontzeko egunetan, aldiz, beti agertu da kutsatu berriren bat.
EAEko joera, aldiz, kontrakoa izan da, astelehenean baino ia ehun kasu berri gehiago erregistratu baitziren atzo, 428. Hala ere, kontuan hartu behar da 2.598 PCR proba gehiago egin direla, 10.022 guztira. Ratioa 0,95etik 0,97ra igo da.
Egun 238 pertsona daude ospitaleratuta. Zaintza Intentsiboetarako Unitatean, aldiz, 51 lagun daude.
Hauek dira eskualdean Osakidetzak topatu dituen positiboen kopuruak pandemia hasi zenetik kontatuta:
- Laudio: 278
- Amurrio: 182
- Aiara: 76
- Urduña: 71
- Okondo: 18
- Orozko: 35
- Artziniega: 37
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Aiaraldea: 698