Gaur lan-egun arrunta da Aiaraldea Kooperatiban. Izan ere, enpresako beharginek berezko egutegiaren aldeko apustua egiten dute eta, ondorioz, Hispanitate Eguna ez da aitortzen.
Aiaraldeako lan egutegian zenbait jai -arrotzat jotzen direnak- bestelako jai egunekin ordezkatzen dira. Esaterako, kooperatibako langileek udako solstizioa (ekainak 24) hartzen dute jai.
Berez, gaur, urriaren 12a Espainiako jai nazionala da. Data hori desfile militarrarekin islatzen dute Espainiako Presidenteak, Erregeak eta hainbat ordezkari publikok. Horrez gain, Estatu espaniarrak Amerikako kolonizazioa ere ospatzen du. Garai batean "Espainiako Arrazaren Eguna" izendatu zuten, hain zuzen. Izan ere, Espainiarrek bi munduen arteko topaketa legez irudikatzen dute kontinentearen kolonizazio prozesua. Ordea, Mendebaldearen inbasioak Amerikan eragin zuen kultura indigenen desarpen eta sarraskia.
Guzti horregatik, Aiaraldeako bulegoa zein ekonomatua zabalik egongo dira gaur, ohiko ordutegietan.