Plazara atera dute Hispanitatearen Egunaren aurkako aldarria, Herri Eskolen bidez

Txabi Alvarado Bañares 2020ko urr. 12a, 14:15

Herri Eskolak egin ditu Ikama ikasle antolakundeak gaur goizean Amurrion. San Anton plazan bildu dira ikasleak. Hispanitatearen Egunari buruzko solasaldia egin dute lehenbizi eta pankartak egiten jarri dira gero, herria aldarriz betetzeko. 

Gaurko “inposatutako jai-eguna” dela nabarmendu dute ikasle antolakundeko kideek. “Ez da kointzidentzia, gure herriak jasaten duen zapalkuntzaren beste adibide argi bat da”, salatu dute, “genozidio indigena oinarri, espainolismoa goraipatzeko baliatzen da egun hau, eta Euskal Herriko ikastetxeetan beste edozein jai egun bat balitz bezala ospatzen dugu”.

Horren aurrean, “espainolak ez direla” nabarmendu dute ikasleek, eta uko egin diote opor eguna hartzeari. 

Ernairen ekintza Arespalditzan

Ernai Gazte Antolakundeak, bere aldetik, Hispanitatearen Egunaren aurkako ekintza egin du Arespalditzan, Aiarako Udaletxeko balkoian. Espainiako Erregearen irudia eskegi dute eta sua eman diote. 

Sare sozialen bidez zabaldu dute ekintza eta irakurketa.

Argazkiak: Ikama ikasle antolakundea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide