Gaur egin da Aiarako Kuadrillako argazki lehiaketaren amaiera ekitaldia eta Ana Ruizek jaso du saria. “Ez nuen inondik inora espero”, aitortu du Laudioko bizilagunak, “konfinamenduaren osteko egunetan egin nuen irudia, Laudio eta Luiaondo arteko bidetik ibiltzen ari nintzela”.
Tokiko produktuekin osatutako otarra jaso du Ruizek sari moduan. Lehiaketan bigarren eta hirugarren postuan geratu direnek, aldiz, txakolindegi batera bisita gidatua egiteko sarrera bikoitza izango dute.
Hauek dira aurkeztu diren irudiak eta saria jaso dutenak:

Kuadrillak antolatzen duen hirugarren argazki lehiaketa izan da honakoa. “Sare sozialetan eskualdeko irudiak zabaltzea” eta, modu horretan, “Aiaraldea promozionatzea” da egitasmoaren xedea, erakundeko kideek azaldu dutenez. “Abenduan horrelako beste ekimen bat prestatzeko asmoa dugu”, aurreratu dute.