Renfek tren zerbitzua hobetzeko mozioa aurkeztu du EH Bilduk Aiaraldeko hainbat herritan

Aitor Aspuru Saez 2020ko urr. 14a, 14:17
Trenen maiztasuna murriztu da Renfeko tren zerbitzuan. / Aiaraldea.eus

Amurrion, Laudion, Aiaran, Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon eta Urduñan eztabaidatuko dute koalizioaren testuaren edukia. Maiztasun handiagoko zerbitzua exijitu dio EH Bilduk Renferi, pandemia aurretiko ordutegira itzulita.

EH Bilduk mozioa prestatu eta aurkeztuko du tren geltokia duten eskualdeko udalerritan. Zehazki, koalizioak honakoa proposatuko du udalbatzetan: Renferi C-3 lineako zerbitzua hobetzea eskatzea. "Zerbitzuaren kalitatea etengabe galtzen ari da, zerbitzuak kentzen eta murrizten ari direlako”.

Talde politikoaren testuak bi egoerari erreparatzen die bereziki: "COVID-19ak sortutako pandemiaren ondoren, Renfek tren batzuk kentzea erabaki zuen eta oraindik ez du berrezarri zerbitzua. Era berean, langile gutxi izateak egunero tren ugari kentzea dakar. Hori gutxi balitz, zerbitzu horiek ezabatzea ez da garaiz komunikatzen eta, beraz, erabiltzaileei eragiten die".

Horren aurrean, koalizioak proposatuko du "konfinamenduaren aurretik zeuden ordutegiak eta maiztasunak berrezartzea, herritarren beharrekin bat datorren tren zerbitzua  ematea, azpiegituraren mantenua hobetzea eta langile kopurua handitzea".

Halaber, mozioak gonbidapena luzatzen die Foru Aldundiei, euren esku dagoen guztia egin dezaten herritarrentzat beharrezkoa den zerbitzu horren kalitatea bermatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide