Basajaun en el sendero de los Apalaches liburua argitaratu berri du Jon Galdos Elguezabalek. Estatu Batuetan dagoen Apalatxeetako Bidezidorra kolpe bakarrean zeharkatu zuen kirolari lezamarrak 2017an, eta abentura horren nondik norakoak islatu ditu idatzizko lanean. Talento Caligrama argitaletxeak plazaratu du liburua, eta idazlearen webgunean eskuratu daiteke: www.jongaldos.com. Beste hainbat plataformetan ere dago salgai, Galdosek zehaztu duenez: “Oso pozik nago lana apurka apurka izaten ari den harrerarekin”.
Apalatxeetako Bidezidorra "munduko xendazaletasun ibilbide garrantzitsuena" da, lezamarraren hitzetan, "3.523 kilometroko luzera eta 141.000 metroko desnibel pilatua du". Liburuan, baina, ez da bidearen nondik norakoak azaltzera mugatu: "Estatu Batuetako jendartearen bestelako irudi bat islatu nahi dut liburuan, guk hemen dugun iruditik asko aldentzen dena".
