Kamioi bat errepidetik atera eta Zuhatzako landa batean irauli da

Gaurko istripuaren irudia./ Arabako Suhiltzaileak

07:40ak aldera gertatu da ezbeherra. Suhiltzaileek atera behar izan dute gidaria eta Ertzaintzak adierazi du Gurutzetako ospitalera eramango dutela osasun zerbitzuek.

A-3641 errepidean istripua gertatu da gaur goizean, 07:40an, hain zuzen. Ertzaintzaren arabera, ordu horretan porlana punpatzeko kamioi bat errepidetik atera da eta landa batean amaitu du, iraulita.

Gidaria harrapatuta geratu da, baina poliziak adierazi duenez, ez da pisuagatik izan, baizik eta ibilgailuaren elementuren batek ez ziolako uzten ateratzen. Ondorioz, Aiarako Suhiltzaileek esku hartu behar izan dute.

Atera ostean, osasun larrialdi zerbitzuek artatu dute eta erabaki dute Gurutzetako ospitalera eramatea gidaria, zauriak baititu. Horretarako helikopteroa erabili baher izan dute. Hala ere, Ertzaintzak jakinarazi du ez duela konortea galdu.

Polizia kudeatzen ari da trafikoa ibilgailua kendu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide