Borroka eguna egingo dute Tubacexeko langileek urriaren 27an, Vuelta Aiaraldetik igarotzen dela baliatuta

Txabi Alvarado Bañares 2020ko urr. 22a, 21:00

Urduñatik igaroko da Vuelta urriaren 27an. / Aiaraldea.eus

24 orduko lanuztea egingo dute eta Urduñan bilduko dira 13:30ean, enpleguaren defentsaren aldeko aldarria zabaltzeko. 

Borroka eguna deitu du Tubacexeko Enpresa Batzordeak datorren astearterako, urriak 27. 24 orduko lanuztea egingo dute, goizeko errelebotik gaueko txandara arte luzatuko dena.

13:30ean, aldiz, elkarretaratzea deitu dute Urduñan, zezen-plazaren alboan. Lantegiko arroparekin jantzita joateko deia luzatu diete sindikatuek langileei. 

Izan ere, ordu horretan igaroko da Espainiako Vuelta hiritik. Hedabideek fokua kirol proban jarriko dutela baliatu nahi dute beharginek enpleguaren defentsaren aldeko aldarria zabaltzeko. 

Bileran, adostasunik ez

Gaur berriro bildu dira sindikatuak eta zuzendaritza, Aldi Baterako Lan Espediente berriaz hitz egiten jarraitzeko, baina ez dute adostasunik erdietsi.

ELAk oharra plazaratu du bileraren nondik norakoak azaltzeko. Sindikatuak hainbat dokumentazio eskatu dio enpresari, ezarri nahi dituzten neurriak justifikatuak dauden edo ez jakiteko.

Alabaina, salatu dutenez, enpresak uko egin dio informazio  hori emateari, beharrezkoa ez dela argudiatuta. 

Beste zenbait kontu ere eskatu ditu ELAk: espedienteak lanaldia %50ean murriztea gehien jota, eta ondoren urtebetez gutxienez enplegua mantentzea bermatzea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide