Ordu aldaketa egongo da gaur -urriak 24- eta bihar arteko gauean. 3:00etan erlojuak ordubete atzeratu beharko dira. Hau da, ordu bat gehiago egongo da lo egiteko.
70eko hamarkadan ekin zitzaion urtean ordua bi aldiz aldatzeari. Energia kontsumoa aurreztea da neurriaren helburua, lan-ordutegiak eta argitasun-orduak ahalik eta gehien bateratzea. Hala ere, azkenaldian zalantzan jarri da neurri honen erabilgarritasuna. Europako Parlamentuak ordu aldaketekin amaitzeko asmoa adierazi zuen 2021rako, besteak beste.