[ZOZKETA] Boga kooperatibako Basque Fresh Hops garagardoaren lata sorta

Erredakzioa 2020ko urr. 27a, 07:00

Edukiontzi moduan lata baliatu du Bogak produktu honetan./ Boga kooperatiba

Boga garagardoa ekoizten duen kooperatibak sortu du produktu berria eta mugatua: Basque Fresh Hops. Dastatzeko interesa dutenek Aiaraldea Hedabideak abiatutako zozketan parte har dezakete.

Bizkaian kokatuta dagoen Boga kooperatibak garagardo mota berria prestatu du, Basque Fresh Hops. Produktu mugatua izanik ere, Aiaraldea Hedabideak edari horren lata sorta zozketatuko du eta izena emateko aukera dago hemen.

Bogak Erriberriko Queen Country Hop Farm ekoizleekin elkarlanean egin du dena zapore berri hau: "Euskal Herriko lehengaiak eta lupulua balioan jarriz eta lore freskoak ahalbidetzen duen emaitza zaporetsua lortuz".

Alba Donadeu ekoizpen arduradunak garagardo berriaren zaporea horrela deskribatu du: "ezti kolorekoa, karbonatazio fin etengabea eta apar krematsuarekin. Lupulu fresko eta zitriko usain handia. Fruta tropikalen zaporea malta ukitu batekin eta mikaztasuna amaieran".

Beste berritasun bat ere ekarri du Basque Fresh Hops produktuak Bogara: "2020ko edizioa 33 zl-ko latetan joango da, ontzi mota honen goranzko joeragatik, irudia nabarmentzen duena, kontserbazio bermatuz, logistika erraztuz eta ingurumen-inpaktua murriztuz".

3.000 litro baino ez dituzte ekoiztu aurten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide