Eskualdeko erakusleiho lehiaketaren VII. edizioa abiatu du AEKOk (Aiaraldeko Enpresen Koordinaziorako Federazioa), Aiarako Kuadrillaren babesarekin.
Ireki dute dagoeneko norgehiagokan izena emateko epea. “Merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza establezimendu guztiek” hartu ahalko dute parte ekimenean, bi baldintza beteta: Aiarako Kuadrillan egotea eta teknikoki baloratu daitekeen barruko edo kanpoko erakusleiho bat izatea.
Izen ematea doakoa da, eta gaia librea. Hala ere, beharrezkoa izango da apainketa gunean establezimenduak ohikoan eskainzten dituen produktuak agertzea.
Azaroaren 20ra arte dago inskripzioa egiteko epea, ondorengo toki hauetakoren batean: AEME, APYMCA edo APILLen egoitzetan, Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoan (94 672 28 01 / 94 403 05 78) edo Zabaia Landa Garapenerako Agentzian.