Gazteei eta indarkeria matxistari buruzko gehigarri berezia dakar Aiaraldea Hemen hamabostekariak

Txabi Alvarado Bañares 2020ko aza. 4a, 07:52

Gehigarri berezia dakar hamabostekariaren zenbaki berriak. / Aiaraldea.eus

Asier Martinezi streamerrari eginiko elkarrizketa ere jasotzen du argitalpenaren zenbaki berriak. 

Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 131. zenbakia. Ohiko edukiez gain, gehigarri bat dakar argitalpenak, Gazteen ahotsak eta indarkeriaren hotsak izenekoa. Gazteek indarkeria matxista nola bizi duten jorratzen du agerkari bereziak. Eskualdeko 250 gazte baino gehiagoren iritzi eta bizipenak jaso ditu Aiaraldea Hedabideak, test edota tailerren bidez, eta emaitza zein ondorio nagusiak bildu ditu.

Ohiko hamabostekariari dagokionez, eduki bat nabarmentzen da: Asier Martinez eginiko elkarrizketa. Twitch plataforman zuzenekoak egitea du ogibide gazte laudioarrak, eta horren inguruan mintzatu da. 

Gaur goizean iritsiko dira hamabostekariaren aleak inprentatik eta jarraian ekingo zaio banaketari. Eskualdeko ikastetxe, saltoki, taberna eta topaguneetan eskuratu daitezke aleak doan, eta baita ondorengo puntuetan ere:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskia
  • Orozkoko frontoia
  • Urduñako supermerkatuak
  • Basalarrina elkartearen egoitza (Laudio)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide